Mintegi hori, biztanleei zerbitzuak eskaintzearen alorrean eta transferibilitate potentzialak identifikatzeko orduan mugaren bi aldeetako jardunbide onak alderatzera bideraturik dagoen proiektu baten amaiera da.
Horrela, ADRETSen (Lurralde eta Zerbitzu Sarearen Garapenerako Elkartea) eta “Alpeetako Aliantza” udalerri sarearen bultzadari esker, Frantziako eta Italiako udalerrien artean jardunbide onak trukatzeko proiektua sortu zen, landa guneetako lurraldeetan bizi diren biztanleen zerbitzu arazoari aurre egin ahal izateko. SERPOM izena jaso zuen proiektua Udalerrien sareko kide frantsesen eta italiarren artean gauzatu zen, Dislivelli elkarte italiarraren eta “Alpeetako Aliantza” sareko arduradun italiarraren arteko elkarlanerako hitzarmenari esker. Proiektu horren helburua, Frantzia eta Italia arteko esperientziak trukatzea eta kapitalizatzea eta garapen jasangarriaren ikuspegiekin erlazionaturiko zerbitzu publikoei eustea da.

SERPOM proiektua hiru fasetan banatu da:

 

• esperientziak biltzeko eta kapitalizatzeko lehen etapa; 

 

• azterketa bidaia 2011ko irailaren hasieran, Italiako biztanleei frantsesen lanak aurkeztu ahal izateko (Queyras, Ecrins, Oisans);

• 2012ko urtarrilaren 30ean Bardonecchian burutu zen bihurtze mintegia.

Informazio gehiago: http://adrets-asso.fr