Akitania eta Euskadi artean Bizkaiko Golkoko kostaldearen babeserako POCTEFA 2007-13 lehen deialdian programatutako mugaz gaindiko MARE URDINA lankidetza egitasmoa aukeratu da Europar Batasunak Frantzian lagundutako proiektuen adibide gisa.

Uztailaren 14an, Frantziako Egun Nazionalean, France 3 kate publikoak, 2008. eta 2010. urtean martxan jarritako proiektu horren bitartez izandako lorpenei buruzko dokumental laburra eskainiko du 18:55ean. Proiektuan 1,5 milioi euro FEDER inbertitu ziren, POCTEFAren bitartez.

Kate horretan eskaini ondoren, erreportajea “L’Europe en France” Youtubeko kanalean ikusi ahal izango da, “L’Européen d’à côté” nazio mailako kanpainaren barruan.

MARE URDINAren helburua, mugaz gaindiko biztanleak beraien kostaldeko aberastasunari buruz sentsibilizatzea, aldian behin uraren kalitatea ebaluatzea eta “kostaldearen zaintzaileen” sarea sortzea zen.