Claude Chabrol izango da Luchoneko aurtengo ikus-entzunezko sorkuntza Jaialdiko zuzendaria. Jaialdia Pirinioetako bihotzean ospatuko da neguan, Superbagnères eski estazioan, alegia.
Frantziako eta Espainiako profesionalei, komunikabide espezializatuei eta publiko arrunta bezalako jendeari zuzenduta dagoen jaialdi honek gero eta ikus-entzule gehiago ditu urtetik urtera.
Luchongo Jaialdiaren helburua: Frantziako fikzioaren kalitatea sustatzea.

Hauek dira jaialdiak dituen xede konkretuak:
· Telebistak hurrengo denboraldirako sortutako emanaldi onenak estreinatzea.
· Programa horiek eta bertan lan egiten duten aktoreak komunikabideetan agertzea eta sustatzea
· Publikoaren erantzuna zein den zuzenean ikustea
· Ikus-entzunezko esparruko profesionalak modu adiskidetsu baina eraginkorrean biltzea (telebista kateak, ekoizleak, zuzendariak, gidoilariak…). Mahai inguruak eta lan bilerak egitea baina baita eskiatzeko ere!
· Urtero atzerriko telebista bati arreta berezia eskaintzea.

Jaialdia dela eta lehiaketa profesional bat ere antolatu da.
Beraz, lan onenek pertsona oso ezagunez osatutako epaimahai profesional batek emandako saria jasoko dute.

Zure ekoizpenak aurkeztu nahi badituzu joan Jaialdiko webguneko «filmen izen ematea» atalera!

Informazio erabilgarria

Kontaktuak
BUREAU DU FESTIVAL
Association Festival TV Comminges Pyrénées
2, Allée des Bains
31110 – LUCHON

Telefonoa: 05 61 95 54 91
emaila: contact@festivaldeluchon.tv

Webgunea: http://www.festivaldeluchon.tv/