Mugaz bestaldeko foru honen helburua garraioetan lan egiten duten profesionalei egun Garraioen eta Logistikaren sektoreko gaiei buruz eztabaidatzeko aukera ematea da. Aurten, Suedia izango da gonbidatutako herrialdea, garraio jasangarriaren eredu izanik, bertako logistika ezagutzera emateko helburuarekin.
Bi eguneko programa horren barruan intermodalitatearen garapenari eta garraio jasangarriari garrantzi berezia emango zaien hitzaldiak egingo dira.
Foru hau Akitania- Euskadi Plataforma logistikoak antolatu du, Akitanian eta Euskadin garraio jasangarri intermodala garatzeko laguntzarako logistika plataforma alegia. Proiektu honen aurrekontua 1. 609 432 eurotakoa da eta horren %65a EGEF-k finantzatuko du Frantzia- Espainia-Andorra 2007-2013 lurralde lankidetza programa operazionalaren barruan (POCTEFA).

 

Programari buruz gehiago jakiteko, egin ezazu klik hemen.