Limitis Forum, 2012ko CTP “Gazteria” Saria irabazi zuen egitasmoa da, eta horrek egitasmoa finantzatzeko aukera eman zuen. 12 eta 20 urte arteko gazteei zuzendutako mikro-bideo lehiaketa jarri zuen martxan. Gazteek, 5 minututan, Europako krisi ekonomikoaren gaia landu behar zuten. Gazteen artean gizarteko gaiei buruzko gogoeta sortzeko eta gazteen parte ez hartzearekin erlazionatutako aurreiritziak zalantzan jartzeko modua da.

Limitis Forum lehiaketaren barruan egindako ikus-entzunezko lanak Hendaia Film Festival izenekoan aurkeztuko dira. Jende guztiarentzat irekita egongo den proiekzioaren ondoren sariak banatuko dira eta egitasmoari amaiera emango zaio, parte hartu duten gazteen eta prozesuan inplikaturik egon diren hezitzaileen arteko topaketarekin.

Hitzordua urriaren 19an izango da, goizeko 11:00etatik 13:00etara, Mendi Zolan Kulturgunean (Sokoburu-Hendaia).

Lehiaketako bideo irabazleak kontsulta ditzakezu hemen sakatuz.