12 eta 20 urte arteko gazteei zuzendutako sariketa da, Pirinioetako Lan Elkarteak finantzatua (2012ko Gazteria saria) eta Asociación Navarra Nuevo Futuro, Arit Toxicomanies, Hezizerb Elkartea, IRSE Alava eta CPIE Littoral Basque elkarteek antolatua.
Lehiaketa horrek, egungo krisialdiari buruzko gogoeta prozesua egingo duten eta, gehienez ere 5 minutuko iraupena izango duten bideo-sorkuntza lanetan gauzatuko diren alternatiben laborategia sortuko duten hezkuntza arautuko eta ez-arautuko gazte taldeak eratzea du helburu. Gazte talde horiek beraien hezitzaileekin, animatzaileekin edo irakasleekin batera arituko dira.
MIKRObideoak, artistek eta hezitzaileek osatutako epaimahai batek baloratuko ditu, eta Pirinioetako mugaren alde bakoitzean balorazio hoberena jasotzen duen proiektua sarituko du. Horrez gain, ekainean ospatuko den ekitaldian, bertaraturiko guztiek bideoak ikusi eta baloratu ahal izango dituzte eta, horrela, Pirinioetako alde bakoitzeko sorkuntza lan bakoitzari “ikus-entzuleen saria” eman ahal izango diote.
Jaitsi oinarriak hemendik