Pertsona ospetsu asko bildu zituen jardunaldi honek, bertan egin ziren adierazpenak ere eragin handikoak izan baitziren. Kasurako, Europako Batzordeko presidente José Manuel Durao Barrosok bideokonferentzia baten bitartez esandakoa; hau da, hurrengo programazio eperako kohesio politikoaren aurrekontua handitzeko proposamena aurrera eramango dela, eta, beraz, 12.000 milioi euro zuzenduko direla horretara. Europako Parlamentua ere, Ana Miranda ordezkari zuela, fondo horiek handitzearen alde agertu zen: % 3,48tik % 7ra. Onartu aurretik, proposamen biak datorren udazkenean eztabaidatu beharko dira.
Esandakoez gain, beste parte-hartzaileen adierazpenen artean ere bada zer nabarmendu. José María Piñero Campos jaunak, Espainiako Ogasun eta Administrazio Publikoen Ministerioko Europako fondoen zuzendari nagusiak, zera aldarrikatu zuen: batetik, Europako eta mugez haraindiko estrategiak tokiko ekimenekin are gehiago mamitu beharra; eta, bestetik, programa eta proiektu europarren kudeaketa erraztu eta soiltzeko premia.
Aldi berean, CECICN-ek eta ARFE-k proposamen sorta bat biltzen dituen dokumentu estrategikoa aurkeztu zuten Europako ordezkarien aurrean; denek ere, gogo onez hartu zuten asmoen zerrenda. Hona hemen dokumentu horretan zehaztutakoak.