2015eko abenduaren 21a baino lehen formulario hau  betez egin dezakezu. Europar Batzordeko Lurralde eta Hiri Politika Zuzendaritza Nagusiak (DG REGIO) kontsulta bat zabaldu du, Europako muga inguruetako lurraldeetan dauden oztopoak zein diren aztertzeko eta oztopo horiek pertsonengan, erakundeetan, enpresetan eta herri administrazioetan zein eragin duten aztertzeko.

Azterlan horren emaitzak, Europar Batasunak eta bere kideek oztopo  horiek murrizteko moduari buruzko ondorioak eta iradokizun praktikoak emango ditu.

Azken 25 urteetan Europar Batasunak mugaz gaindiko lankidetzan inbertitu du, mugaz gaindiko lankidetza errazten eta bultzatzen duen Interreg finantza tresnaren bitartez. Emandako aurrerapausoak garrantzitsuak diren arren, oraindik zailtasunak daude hainbat eremutan, enplegua bilatzeko, osasun arreta jasotzeko, koalifikazioak aitortzeko, kultur eta hizkuntza desberdintasunak gainditzeko edo instalazio publikoetara sartzeko orduan, besteak beste.

Kontsulta amaitu ondoren, emaitzak online argitaratuko dira ahalik eta azkarren.

Zure iritziaren zain geratzen gara.

Ekimenari buruzko xehetasun guztiak ezagutzeko webgune hau kontsulta dezakezu.  Halaber, informazio gehiago eska dezakezu helbide honetan: REGIO-CONSULTATION-BORDER-OBSTACLES@ec.europa.eu.