Europako Komisioak galdeketa publiko bat abiarazi du nekazaritzako politika bateratuari (NPB) buruz 2010eko apirilaren 12tik ekainaren 11ra.
Ciolos Komisarioak martxan jarrita, eztabaida publiko honek etorkizunean NPBn hartuko diren erabakien aurretik egin beharreko lanak, helburuak, printzipioak eta « Europa 2020 » estrategiarako izango duen ekarpena elikatuko ditu.

Erakunde independente bat arduratuko da galdeketatik ateratako ekarpenen laburpena egiteaz arduratuko dena. 2010eko uztailean, Europako Batzordeak, eztabaida honen laburpenaren gaineko konferentzia antolatuko du Bruselan. Hemendik, 2010 amaieran aurkeztu beharko den, NPBren 2013 osterako komunikazioa eraikitzeko ideia indartsuak ateratzea espero da

Nekazaritzako politika bateratuaren eztabaida publikoa lau gai nagusiren inguruan egituratzen da:

  • Zergatik behar da nekazaritzako politika bateratua Europan?
  • Zeintzuk dira gizarteak nekazaritzari esleitzen dizkion helburuak honen aniztasuna kontutan hartuta?
  • Zergatik sortu NPB eta zein erantzun emango dio gizartearen itxaropenei?
  • Zein tresna biharko NPBrako?

PLEk bere jarrera azalduko du nekazaritza politika bateratuaren gainean (gaztelaniaz edo frantzesez)

Informazio erabilgarria:
Bertsio espainola http://ec.europa.eu/agriculture/cap-post-2013/debate/index_es.htm