Ideiek Klimaren aldaketarekin erlazionatuta egon behar dute (egokitzapena, eraginak eta zaurgarritasuna), Europako finantzaketa izango duten proiektu batean edo gehiagotan gauzatzeko eta garatzeko xedez.

Pirinioetako Lan Elkarteak antolatu duen Pirinioetako Klimaren Aldaketari buruzko ideia deialdia, Espainiako, Frantziako eta Andorrako eragile guztiei dago zabalik.

Aukeraturiko ideien arduradun diren erakundeek eta eragileek (ikerlariek, elkarteek, zientzia guneek, aholkularitzek…), mugaz gaindiko lankidetza proiektuen garapenean hartuko dute parte, OPCCarekin lankidetzan.

Ideiak aurkezteko epea ekainaren 18an hasi eta uztailaren 18ko gauerdian amaituko da.

Kandidaturako formularioa (FR eta ESP) eta deialdiaren xehetasun eta baldintza (FR eta ESP) guztiak hemen ikus ditzakezu.