Klimari buruzko eduki editorialaz gain, OPCC-ren guneak, Pirinioetako mendikatean klimaren aldaketa eta hautemandako eta aurreikusitako eraginak aztertzeko beharrezkoak diren tresnak ditu.

 

Interneteko atari horrek zenbait tresna jartzen ditu zuen esku, honako hauek, besteak beste:

  • Klimaren aldaketarekin erlazionaturiko Pirinioetako aktoreen urtekaria, gai horrekin erlazionaturiko solaskideekin harremanetan jartzeko.
  • Azterlan katalogo bat, Pirinioetan batez ere, baina baita Pirinioetatik haraindi ere, klimaren aldaketarekin erlazionaturiko lanen base “bibliografikoa” hornitzeko.
  • Datu katalogo bat, Pirinioetako klimaren aldaketari buruz dauden datuak eta datu horietara heltzeko bideak ezagutzeko.
  •  Interface kartografiko bat, datuak aurkezteko, emaitzak bateratzeko eta beste batzuen lanak kontsultatu ahal izateko.

 

OPCC-ren web guneak, bere edukietan laguntza emateko aukera ere eskaintzen die, gizarte osoari zein gai horren inguruan lan egiten duten espezialistei eta profesionalei. Behatokiari laguntza emateko era bat baino gehiago dago:

 

·      Jende guztiaren laguntza (2012an erabilgarri): toki horretan, Pirinioetako klimaren aldaketaren berri ematen duten irudiak edo idazkiak proposa ditzakezue. Horretarako egin beharreko gauza bakarra gune nagusian dagoen "Llamada a contribución" (2012an erabilgarri) botoia sakatzea da.

 

·      Profesionalen eta zientzialarien laguntza: profesionala baldin bazara eta zure erakundeak klimaren aldaketaren alorrean lan egiten baldin badu, konpromiso maila altuagoko laguntza eman dezakezu, zure esku dituzun tresnak erabiliz lorturiko azterlanak, proiektuak, datu alfa-numerikoak edo geografikoak argitaratuz:

  • Datuen katalogoa
  • Azterlanen eta proiektuen katalogoa
  • Klimaren aldaketaren aktoreen urtekaria

 

Horretarako, beharrezkoa da aurretik erabiltzaile kontu bat sortzea.

Zuen lanekin eta zuen iritziekin laguntza emango duzuen itxaropenez. Horretarako, sartu hemen.