Beste ideia batzuen artean, Pirinioetako gainerako sareei deialdia egiteko borondatea sortu zen, 2014-2020 programa europarren hurrengo epealdia prestatzeko eta elkarren artean, lurraldearen zerbitzura dauden proiektu iraunkorren oinarri izango direnak guztien artean aurkitzeko. Partaide guztiek 2012. urtean ere hurbilketa horrekin jarraitzea erabaki dute, CTP-ren laguntzarekin, kultur batzordearen bitartez, batez ere, eta Kataluniako Generalitatearen laguntzarekin.