Iruñeko Baluarte Kongresu Jauregiak CTPren Osoko Kontseilua jasoko du datorren azaroaren 7an. Ekitaldi horrek, mugaz gaindiko lankidetzarako egitura horretako kide diren 8 lurraldeetako presidenteak biltzen ditu urtero.

Aurtengoa, Nafarroak CTPren presidentzian egindako bi urteen balantzea egiteko unea izango da, egun horretatik aurrera, eta ondorengo bi urteetarako presidentzia bere gain hartuko duen Andorrari transferitu aurretik.

Osoko Kontseiluarekin batera, lurralde eta mugaz gaindiko lankidetzari buruzko mintegia antolatuko da. “Lurralde elkarlana: iraganeko, gaur egungo eta etorkizuneko aukerak” izenburupean, mintegiak, orain amaituko den programazio epealdian mugaz gaindiko gune horretan burututako proiektuen eragina ebaluatuko du. Horrez gain, lurraldeen arteko elkarlanaren etorkizuna ere aztertuko da, 2014-2020 epealdiari begira. Topaleku pribilegiatua izango da muga inguruko gune horretan lurraldeen arteko elkarlanean inplikatutako agenteentzat.

Oharra: Doako izen ematea eta plaza kopuru mugatua.

Programa kontsultatu eta izena eman dezakezue hemen 2013ko urriaren 21ra arte.