CEM mugaz gaindiko jantzigintza sektoreko Europako lankidetza programa da eta Espainia-Frantzia-Andorra lankidetza Programaren esparruan (POCTEFA) kokatzen da. Helburua Pirinioetako bi aldeetan dauden ehungintza enpresa desberdinen eraginkortasuna areagotzeko modaren Bikaintasun Zentro (CEM) bat sortzea da: komertziala, produktiboa, berritzailea, prestakuntza, ingurugiroa, etab. proiektuan parte hartuko duten kideen arteko egitura komun bat osatuz, ehungintza/jantzigintza sektoreko enpresek planteatzen dituzten eskaerei erantzuteko.
 
Zaragozako Modaren Astean promozio ekitaldi desberdinak ospatuko dira eta modaren sektoreko talde interesgarri guztiak bilduko ditu. Lehenengo ekitaldian jantzi baten sortze prozesuan, jostun-modista eta diseinatzailek jarduera bateratuak egingo dituzten Benchmarking Tailerra izango da (Irailak 26-29) Irailaren 29an FTICA-ALCAMPO Diseinatzaile Gazteen XI. lehiaketa ospatuko da. Lehiaketa honetan 6 talentu gaztek aurkeztuko dituzte beraien sorkuntzak ibiltokian. Irailaren 30ean modaren jardunaldi teknikoa ospatuko da eta 30etik urriaren 1era SERVIMODA negozioaren enpresa forua ospatuko da.
 
Modaren Asteko informazio gehiagorako egin klik hemen.