Europar Batzordeak argazki lehiaketa jarri du martxan bere sare sozialetatik, gazteek, beraien lurraldeetan europar fondoen laguntzarekin finantzatutako proiektuak ezagutu eta partekatu ditzaten.

Edozein pertsonak har dezake parte, lehiaketaren “Europe in my region” Facebook-eko gunearen bitartez argazki bat konpartituz. Irudian proiektuaren informazio panelak eta Europar Batasunaren banderak agertu beharko dute. Argazkiak aurkezteko epea abuztuaren 25ean amaituko da, eta irabazleak 1.000 euro jasoko ditu argazkigintza materialean, eta bi pertsonarentzako Bruselara bidaia, 2014ko urrian.

Lehiaketari buruzko informazio guztia Twitterren dago ikusgai, #EUmyRegion hashtag-arekin, eta baita Europar Batzordearen “Europe in my region” Facebook-eko gunean ere.