Pirinioetako Lan Elkarteak (CTP) Interreg VA Espainia-Frantzia-Andorra programaren (POCTEFA 2014-2020) bigarren bertsioa bidali zion Europar Batzordeari joan den martxoaren 27an.

Irailean Programaren lehen bertsioa Europar Batzordera bidali eta abenduan jasotako oharrak sartzeko bi hilabetez gogor lan egin ondoren, Jarraipen Batzordeko kideek programaren bigarren bertsioa onartu zuten azken bileran. Bertsio hori Europar Batzordera bidali da berriro, behin betiko onespena jaso dezan.

Interreg VA Espainia-Frantzia-Andorra programak (POCTEFA 2014-2020), 2007-2013 programak baino %12 gehiago jasoko du Europatik finantzaketarako, eta 189 milioi eurora helduko da. Aurrekontu hori hazkunde adimenduna, iraunkorra eta integratzailea sustatzera bideratuko da, Europa 2020 Estrategiak markaturiko helburuekin bat etorriz.

Kontsultatu hemen POCTEFA 2014-2020aren bertsio berriaren dokumentazio guztia.

Kontsultatu, 2014-2020 epealdian, programa onartu eta gero, Espainia-Frantzia-Andorra mugaz gaindiko lankidetza zein ardatz eta helburu espezifikoren inguruan egituratuko den: