POCTEFA proiektu horren helburua Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak (IKT) bultzatzen laguntzea da, lurraldeen garapen ekonomikorako tresna gisa jardunez eta Nafarroaren, Euskadiren eta Akitaniaren arteko mugaz gaindiko elkarlana sustatuz. Lurralde horietako mila enpresa eta profesional baino gehiagok hartu dute parte proiektu horren ekintzetan.

Roberto Elizaldek, ekimen horren buru nagusi izan den ATANAko presidenteak, aukera horretaz baliatuz, mugaz gaindiko elkarlanak lurraldeen garapenerako duen garrantzia eta IKTek muga efektuarekin amaitzeko betetzen duten lana azpimarratu du.

Ekitaldian, mugaren bi aldeetako enpresen arteko elkarlana bultzatzeko online tresnei buruzko mahainguru bat, eta mugaz gaindiko elkarlanari ematen zaizkion laguntzei buruzko beste bat antolatu ziren. Azken horretan, partaideek, proiektuak garaiz prestatzeak duen garrantzia azpimarratu zuten. Horretarako, lehenbizi bazkide egokiak aurkitu behar dira eta, ondoren, aholkularitza eskatu behar zaie erakunde espezializatuei.

Horrez gain, 14 enpresak eta erakundek mugaz gaindiko lankidetzari ematen zaion TRANSTIC Aintzatespena jaso zuten.

Informazio guztia esteka honetan dago.