Dunkerquen (Frantzia) 2010eko maiatzaren 19 eta 21 bitartean ospatuko den Hiri Jasangarrien Europako VI. Konferentziaren helburua Europako gobernu lokalen aurrerapenak eta lanak ebaluatzea eta sustatzea da betiere, garapen jasangarria kontutan hartuta eta Aalborg-en hitzartutakoa tresna nagusi bezala hartuz.

Konferentzia honetan, garapen jasangarria krisi ekonomikoaren, sozialaren eta klimatikoaren aurrean erantzun bat izan daitekeela aztertuko da. Baita nola testuinguru politiko eta finantzario batek honen hedapena sustatu dezaken.

Herri erakundeetako 1000 zuzendari baino gehiago, Europako eskualdeetako gobernuetako ordezkariak, Europako erakundeak eta nazioarteko organizazioak izango dira hitzordu honetan.
Konferentzia honek 1994an Aalborgen, 1996an Lisboan, 2000n Hannoverren eta 2007an Sevillan ospatutakoei jarraitzen die.

Webgunea