GUSAPIR proiektua, POCTEFA 2007-2013ren hirugarren deialdian onetsitako azkenekoetakoa, Eguberri jaietan jarri zen martxan, haurrei zuzendutako tailer gastronomikoekin. Helburua, Pirinioetako zaporeak eta produktuak txikienei ezagutaraztea zen.

200 haur inguruk hartu zuten parte abenduaren 26an, 27an eta 28an eta urtarrilaren 2an, 3an eta 4an Zaragozako Puerto Veneciako Espacio Saborea izenekoan egin ziren saioetan. Bertaratuek egun batez sukaldari izateko, eta ondoren egindako jakiekin beraien gurasoak aho zabalik uzteko aukera izan zuten: arkume broxeta, muga inguruko barazkiz eta frutez egindako sagu irudi dibertigarria eta jogurt irabiakia.

GUSAPIR proiektuaren helburua Pirinioetako bertako produktuen gustua eta zaporeak sustatzea eta kalitatezko nekazaritza-elikadura sektorea bultzatzea da. 2014ko urrian programatu zen, eta bertan hartzen dute parte Midi-Pyrénées lurraldeak eta Nafarroako, Aragoiko eta Errioxako erkidegoek.