Muga egiten duten Europako Eskualdeen Elkarteak (ARFE) «garraioa: lurraldeen lankidetza eta kohesioa lortzeko tresna» izenburua duen forum bat antolatu du Aragoiko Gobernuarekin eta Pirinioez Gaindiko Fundazioarekin batera eta datozen otsailak 4 eta 5 bitartean ospatuko da.

Marcelino Iglesias Ricou, Aragoiko Gobernuko presidenteak aurkeztuko du Huescako Kongresu Jauregian ospatuko den topaketa hau.

Pirinioetako Lan Elkartea bere gaitasunak eta esperientziak direla eta, otsailak 4 arratsaldean ospatuko den mahai inguru batean parte hartzeko gonbidatuta dago. Mahai inguru horretan jorratuko den gaia « mugaz gaindiko erakundeen lankidetzaren garrantzia eta hauek Europar Batasunean duten eragina» izango da.

Aragoiko erabilera anitzetako instalazio desberdinen bisita otsailaren 5ean antolatuko da.

Informazio erabilgarria

Webgunea
Deskargatu programa