Apirilean eta maiatzean gaikako hiru tailer egin ziren, eta bertan, programaren Kudeaketa Agintaritza den CTPko lurralde guztietako teknikariek hartu zuten parte. Tailer horiek etorkizuneko POCTEFAren alderdi azpimarragarriei buruzkoak izan ziren: Gobernantza, proiektuetarako deialdi eredua, onuradunentzako informazio eta komunikazio tresnak, etab.

Saio horietan parte hartu zuten guztiek gai bakoitzean oinarrizkoak ziren alderdien definizioan adostasuna lortzeko ahalegina egin zuten, ekainean egingo den hurrengo Jarraipen Batzordera proposamen zehatz gisa eraman ahal izateko.

Lan taldearen helburua, duela denbora gutxi onartu den Espainia-Frantzia-Andorra lankidetzarako Interreg V-A programa (POCTEFA 2014-2020) martxan jartzeko prozesuan aurrera egitea da.