Johannes Hahnek, Lurralde politikako komisario europarrak, László Andorrekin, enplegu, gizarte gai eta integrazio komisario europarrarekin batera, 2014-2020 epealdirako kohesio politikari buruzko Europar Batzordearen araudi proposamenak aurkeztu zituzten 2011ko urriaren 6an (irakurri hemen testu proposamenak).

2011ko urriaren 28ko Osoko Kontseiluan, Presidenteek, 2014-2020 epealdirako kohesio politikari buruzko Europar Batzordearen araudi proposamenen akta jaso zuten, eta Estatuei eta Europar Legebiltzarrari horiei laguntza emateko deia egin zieten. CTP-ri, mugaz gaindiko elkarlanerako plan europarreko aktore nagusiari, dagokionez, mugaz gaindiko elkarlanak proposamen horietan betetzen duen toki garrantzitsua azpimarratu behar da. Ez dugu ahaztu behar CTP, 2007tik programa europar bat kudeatzen duen mugaz gaindiko Europako lehen erakundea dela.

Mugaz gaindiko kudeaketa integratuan duen pare gabeko esperientzian eta Europako lurralde mailako integrazioa indartzeari dagokionez erakutsi duen berrikuntzan oinarrituz, urriaren 28an Frantziako Tolosan burutu zen Osoko Kontseiluan, CTP-k Europar Batzordeari eta bertako kide diren Estatuei iragarri zien, unea heltzen denean unean, 2014-2020 epealdirako lurraldeen arteko elkarlanerako funts europarrak kudeatzeko kandidatura aurkeztuko duela. Helburu horrekin oso aktiboa da, eta 2012an are gehiago izango da, sortuko diren programen prestakuntza.

Horrela, 2011ko urriaren 25ean Bruselan burutu zen mugaz gaindiko elkarlanerako programen urteko lehen bilerak, aukera eman du kudeaketa agintaritzen ordezkariek, hau da, CTP-k, Idazkaritza Tekniko Bateratuek eta beste bazkide batzuek, Batzordearekin, 2014-2020 epealdirako kohesio politikaren testuaren inguruan eztabaida dezaten eta, batez ere, Europako lurralde elkarlanari buruzko araudi proposamenari buruz. Bilera horretan aukera egon da, baita ere, helburuak martxan jartzeari buruzko gaiak eta elkarlanerako programa horien eragina neurtzeko modurik hoberenarekin erlazionaturiko gaiak lantzeko.

Beste alde batetik, eta 2014-2020 programaren kudeaketaren agintari bilakatzea helburu izanik, CTP-k, Europako elkarlanerako programen laguntzan, bultzadan eta haien arteko elkarlanean aritzen den Interact sarean ere partaidetza zuzena du. Horrez gain, Interact-ek gai horiei guztiei buruzko ezagutzak ezartzen ditu, eta Europar Batzordearekin elkarlan estuan eta etengabean jarduten du. CTP-k, etorkizuneko programan jarraipenari eta ebaluazioari, kontrolari, komunikazioari eta informazio sistemei buruzko mintegietan ere parte hartu izan du.