Ekitaldian parte hartu zuten pertsonek Circuldouce proiektua ezagutu ahal izan zuten, POCTEFAren bitartez funts europarrekin finantzaturiko proiektua, Baiona eta Iruñea artean bide berdea egokitzeko. Europako Lankidetzaren Egunaren helburua, hiritarrak Europar Batasunak mugaz gaindiko lankidetza sustatzeko eta laguntzeko burutzen duen lanaz jabetzea eta eta lan horrek lurraldeari eta biztanle guztiei ekartzen dizkien onurak ikustea da. Ekitaldi horren bitartez, hiritarrek, Europar Batasunak finantzatzen lagundu duen errealitatea ikusteaz gain, horrek ingurumenean, inguruaren ekonomian, turismoan, kirolaren bitartez lortzen den osasunean… dituen eraginak eta onurak ere ikusi ahal izan zituzten.
 

Ekitaldia irudietan…

Ekitaldiari buruzko informazio gehiago hemen.