Dantza bertikaleko ikuskizunak, pasealdiak kandelen argitan, bisita antzeztuak, opera kontzertuak edo dastatze gastronomikoak dira Iruñeak eta Baionak diseinatu dituzten eta bi hirien ondare gotortuari balioa emateko mugaz gaindiko elkarlaneko FORTIUS proiektuan sartzen diren kultur proposamenetako batzuk.
FORTIUS, POCTEFA barruko proiektua da, eta aurtengo udan ere oso programazio aberatsa aurkeztuko du, aniztasunari zein kalitateari dagokienez, Iruñeko eta Baionako kultura eta turismo eskaintza aberastu ahal izateko.

Iruñean hamahiru zikloren bitartez egituratzen da, hamar erakusketa eta hiru bisita gidatu. Jarduerak hiriko harresi-barrutian eta Ziudadelan egingo dira. Ekitaldi guztiek sarrera doakoa izango dute, ‘Harresia dantzan’ ekitaldiak, bisita antzeztuak eta ardo dastatzeak izan ezik.

Baionak, bere aldetik, bisita gidatuak, kontzertuak, opera, zirkua, jardunaldi gastronomikoak eta askoz gehiago eskainiko du bere barruti gotortuan, abuztuko eta iraileko asteburuetan.

Kontsultatu Iruñeko ‘Artearen Hiria‘ egitaraua esteka honetan eta Baionako programa hemen.