Ekitaldia, helburu gisa klimaren aldaketak Pirinio inguruetan izango dituen ondorioak aztertzea duten mugaz gaindiko bi proiektuen artean esperientziak trukatzean eta sinergiak sortzeko borondatean oinarritzen da. Elkarlana naturala da, izan ere, bazkideetako batzuk berberak dira, eta espezializazio alorrei buruzko informazio trukaketa mesedegarria izango da bientzat. Gogoratu behar da FLUXPYR eta OPCC, %65ean FEDER funtsen bitartez finantzaturiko proiektuak direla, POCTEFA programaren bitartez.

Jardunaldiek, hainbat alorretan adituak bilduko dituzte: meteorologia, agronomia, ekologia, fisika, botanika, tele-hautematea, hezkuntza, politika, landa gunearen garapena, aniztasunaren kontserbazioa etab., eta ezagutza eta ideia berrien trukaketa bultzatuko ditu partaideen artean. Maiatzaren 6an, Pirinioetako klimaren aldaketari buruzko lau mahainguru burutuko dira, ikus-entzulego zalabari irekiak. Jardunaldi horietan izena emateko honako web gunea erabil daiteke.