Aukera horretaz baliatuz, bi erakundeen arteko elkarlana ospatu zen eta erakundeen eta Europaren finantza laguntzak eskertu ziren, POCTEFA programaren bitartez bideraturikoak batez ere, izan ere, ikasleak, irakasleak, I+G-a bultzatzen baitituzte, baina baita lurralde horietako biztanle guztiak ere.

Erakundeetako eta unibertsitateetako ordezkariak luze eta zabal mintzatu dira duela 10 urtetik indarrean dagoen eta 2011ko ekainaren 20an, hitzarmenaren sinaduraren bitartez, formalizatu zen elkarlan horri buruz. Parekorik ez duen proiektu horren helburua I+G-aren kalitatea hobetzea da, baina, era zabalagoan, baita hezkuntzaren kalitatea hobetzea ere. Azaldu dutenez, hitzarmen hori lurralde mailako estrategiekin bat dator, baina baita estrategia europarrarekin ere, eta oso erronka zehatzak azaleratzen ditu, zenbait gaietan: tesiaren ko-tutelan, ko-titulazioan, unibertsitateen arteko trukaketetan, eta baita bizitza profesionalaren intserzioan ere.

Beraien iritziz, elkarlan horrek, unibertsitateek eta goi mailako irakaskuntzak eskaintzen dituzten abantailez gozatzen duten lurraldeen garapenaren gaira eramaten du. Hezkuntza eta prestakuntza funtsezko gaiak dira, eta onura nabarmena dute sare ekonomikoetara loturiko goi mailako hezkuntza jasotzearen balioa neurtzen duten lurraldetan.

Manuel José López Perezek, Zaragozako Unibertsitateko errektoreak, honela eman zion amaiera mintegiaren irekiera ekitaldiari: “Elkarlan hori apaltasunetik ari da burutzen, baina unibertsitateen arteko elkarlan hutsa baino askoz gehiago da. Hemen lantzen ari dena Europako ezagutzaren etorkizuna da, eta horretarako beharrezkoak dira lurraldeen arteko hitzarmen indartsuak. Europak gaur egun bizi duen egoera zaila bada ere, etorkizunari begiratu behar diogu. Eta etorkizun horretarako ezinbestekoak dira ezagutzaren lurraldeak, ikerketaren lurraldeak, alor horretan existitzen ez diren mugak gainditzen dituzten lurraldeak."

 

Mintegiaren irekiera bideoa ikusteko.