2012an bezala, lehiaketa Batzordearen Facebook-eko orrian egingo da, eta partaideek 2013ko abuztuaren erdialdera arte eskegi ahal izango dituzte beraien argazkiak.

Parte hartzeko, partaide guztiek, EBko lurralde finantzaketaren frogak dituen proiektu baten argazkia atera beharko dute (EBko kartel, seinale, plaka edo antzeko bereizgarriren bat ikusgai egon beharko da eta finantzaketari buruzko argibideak azalduko dira, ezinbestean).

Etxean edo atzerrian bazaudete, ez ahaztu proiektuei buruzko informazioa jasotzea! Eta argazki kamera ere ez ahaztu!

Lehiaketaren irabazleak, datorren urrian ospatuko diren OPEN DAYS 2013 izenekoetan jasoko du saria.

Hartu parte!