Europaren Egunak, 1950eko maiatzaren 9an Robert Schumanek Europa antolatzeko aurkeztu zuen proposamena ospatzen du, bakean oinarrituriko erlazioei eutsi ahal izateko ezinbestekoa zena eta egungo Europar Batasunaren sorburu izan zena. Hori ospatzeko, Nafarroako Gobernuak, CTP-a osatzen duten lurralde guztietako nekazaritzako produktuz osatutako azoka antolatzea agindu zion CTP-ri, maiatzaren 9tik, asteazkenetik, maiatzaren 12ra, larunbatera.
Egun horietan oso tenperatura altuak izan baziren ere, iruñear eta bisitari asko hurbildu ziren hiriaren bihotzean, Karlos III.aren Etorbidean, instalatutako hamabi karpetara: horietatik hamar nekazaritzako produktuen salmentara eta dastatzera zuzendurik zeuden; beste batean, Pirinioetako Lan Erkidegoak, berau osatzen duten lurraldeei buruzko informazioa eskaini zuen, eta, azkenik, beste karpa batek, haurrei eta nagusiei zuzendutako jolasak jaso zituen, CTP-a gai gisa hartuz.
Bisitatu argazki galeria.