Estrategia hori apirilaren 29an aurkeztu zen Bruselan, agintari politikoak eta klimaren aldaketara egokitzearen alorreko profesionalak elkartu zituen konferentzian. CTPk parte hartu zuen bertan, Aldaketa Klimatikorako Pirinioetako Behatokiaren (OPCC) bitartez.

“Egokitzapena Europan” txostenaren helburua, une honetan gertatzen ari den klimaren aldaketa prozesuak etorkizunean izan ditzakeen arriskuei erantzuna ematea da. Azpimarratzekoa da, OPCCk, Europako zenbait lurralderen eta herrialderen arteko elkarlanaren bitartez klimaren aldaketaren arazoari aurre egiteko burutu duen lanari buruz dokumentu horretan egiten den aipamena.

Klimaren aldaketara egokitzeko estrategia europarraren helburu bakarra ez da klimaren aldaketak ekar ditzakeen kalte posibleei aurre hartzea, klimaren testuinguru berri horretan ager daitezkeen aukerak eta onura posibleak aprobetxatzea ere bilatzen da.

Zaila da oraindik, klimaren aldaketa dela eta etorkizunean sortuko diren arrisku motak eta horien intentsitatea zehaztasunez ezagutzeko proiekzio zehatzak ezartzea. Hala ere, badirudi nahiko argi dagoela mendiguneak sentsibilitate bereziko guneak izango direla aldaketa horren aurrean. Hori dela eta, jarduketa garrantzitsuak burutu behar dira alor horretan. Arrazoi horren ondorioz, klimaren aldaketara egokitzeko estrategia europarrak parte hartze zuzena izan beharko du 2020ra begira aurrera eramango diren Europar Batasuneko lurralde elkarlanerako programa operatiboetan.

Informazio gehiago