Mendiko Europako Topaketak ekitaldi garrantzitsua dira eta bi urtean behin ospatzen dira 1998etik.
Mendi inguruko arazoak kezkatzen dituzten eragile garrantzitsu guztiak biltzen dira bertan (profesionalak, zientzialariak, enpresariak, bizilagunak…)

2 egun eta erdiz mendiaren garapen jasangarriaren gaineko eztabaidak eta esperientzia hartu-emanak ematen dira Topaketa hauetan.
Aurten, Mendiko Europako VII. Topaketetan berrikuntza garatuko dute, mendiko erkidegoetako garapenerako gai klabea baita.

Berrikuntza eta ikerkuntza baitira Europar Batasuneko eta estatu kideen estrategiaren zati garrantzitsuenetako bat krisi ekonomikoa gainditzeko eta Europako enpresak dinamizatzeko.

Deskargatu informazioa eta liburuxka.





Gainera, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, Euromontanarekin elkarlanean, « Europako mendien balio erantsia » argitaratu dute beraien webgunean, ideia eta puntu garrantzitsuenak biltzen dituen dokumentua, baita 2009an Arantzazun ospatutako Euromontana kongresuaren ondorioak ere.

Kontaktua:
Euromontana
2, Place de Champs de Mars
1050 Bruxelles
Tel: 0032 (0) 2804283
Faxa: 0032 (0) 2804285
Emaila: conference@euromontana.org