Horrela, etorkizuneko programak, horien eragina jasoko duten lurraldeetako biztanleentzat emaitza ukigarriak lortzera egon behar direla zuzendurik azpimarratu du Batzordeak.

Jardunaldi horietan, programen arduradunek beste lankide batzuen esperientzietatik ikasi, programa guztiek programazio epealdi berriari begira konpartituko duten logo komuna ezagutu eta programak aurkeztu ondoren Bruselak esku artean dituen prozesua eta erabakiak hartzeko datak aztertu ahal izan zituzten.

Ekitaldian parte hartu zuten POCTEFAko ordezkariek urteko topaketa horren garrantzia azpimarratu dute. Bertan esperientziak partekatzen dira, zalantzak argitzen dira, eta programa guztiek aurrean dituzten zailtasun eta erronka guztietarako soluzioak bilatzen dira.

Ekitaldi hori lurralde lankidetza programen topalekua da. 2007-2013 epealdian 10.000 milioi eurotik gorako aurrekontua izan dute, eta aurrekontu horrekin 6.000 proiektu baino gehiago finantzatzen lagundu da Europa osoan.

2014-2020 epealdiko aurrekontua FEDER fondoetako 9.200 milioi eurotik gorakoa da, eta ondoren adierazten den bezala banatzen da: 6.600 milioi euro mugaz gaindiko 60 programetarako (POCTEFArako, adibidez); 2.100 milioi euro nazioz gaindiko 15 programetarako eta 500 milioi euro lurralde arteko 4 programetarako.