Midi-Pyrénées eta Akitania eskualdeek lankidetza apartak izan dituzte esparru desberdinetan, batez ere ekonomian eta industrian hitzartutako lankidetza akordio instituzionalei esker

Ikerketa proiektuez eta teknologia eskualde mailara transferitzeaz gain, Midi-Pyrénéesek eta Akitaniak eskualdeen arteko lankidetza zientifikoa helburutzat duten ekimenak sustatzeko erabakia hartu dute.

2003ko abenduan bi erakundeek lankidetza zientifikorako eta teknologikorako hitzarmena sinatu zuten.

Aldebiko hitzarmen honen helburua ikerketaren esparruan sinergia sustatzea, teknologia transferitzea eta bi eskualdeetako laborategien arteko lankidetza indartzea hauen ikusgarritasuna eta garapena nazio mailara hedatzeko eta estrategia paregabeak bermatzeko.

2004tik aurrera lankidetza honek ikerketa sustatzeko edo/eta teknologia transferitzeko ekintzak egingo dituzten proiektuak aurkezteko deialdia egiten du.

Eskaerak egiteko epe-muga 2010eko urtarrilaren 25a izango da.

Informazio erabilgarria

Deskargatu hautagaitza txostena