Aukeraketarako irizpidea ikerlariaren eta bere proiektuaren bikaintasun zientifikoan oinarritzen da.
Diru laguntza horietan 2 milioi euro arte jaso daitezke proiektu bakoitzeko, beren karrera profesionala EBko kide den edo 7PM-rekin elkarturik dagoen herrialde batean aurrera eraman nahi duten eta beraien ikerketa taldea finkatzen ari diren edozein nazionalitateko ikerlari nagusiei daude zuzendurik. Eskatzaileek doktore gradua lorturik izan behar dute deialdia argitaratu aurreko zazpi eta hamabi urte artean.

Informazio garrantzitsua eta proposamenen aurkezpen telematikoa hemen.

Aurrekontu adierazgarria: 523.000.000 euro. Ikerketa alor bakoitzerako ehuneko adierazgarriak honako hauek dira: %44 Zientzia Fisikoak eta Ingeniaritza alorrerako; %39 Bizitzaren Zientziak alorrerako; eta %17 Gizarte Zientziak eta Humanitateak alorrerako.
Proposamenak aurkezteko azken eguna: 2013ko otsailak 1, arratsaldeko 17:00ak (Bruselako ordua).