Izan ere, Donostiako Sustapena Enertic proiektuaren bultzatzaile nagusia da. Proiektuaren %65 FEDER funtsen bitartez finantzatzen da, POCTEFAren bitartez. Proiektuaren bi bazkideekin, ESKAL EUREKArekin eta Donostiako Udalarekin, batera lan egiten dute ENERTIC proiektuan, mugaz gaindiko lurraldean energia berriztagarriak eta energiaren eraginkortasuna garatzeko, alor horretan mugaz gaindiko elkarlanerako dauden dinamikak bultzatuz eta katalizatuz.
ENERTIC baliabide gunea “zero isurketetara” hurbilduko den Donostiako lehen eraikina izango da, arkitektura diseinu bio-klimatiko aurreratuari esker. Zentroa irekitzen denetik Iparraldeko ESKAL EUREKA clusterrak proposatuko dituen elkarlanerako zerbitzuek, metodologiek eta tresnek aukera emango dute mugaz gaindiko sektoreko enpresen, ikerketa zentroen, ingeniaritza estudioen… beharrei erantzuteko, berrikuntza horien guztien lehiakortasunaren ezinbesteko faktore bilaka dadin.
Horrela, otsailaren 9an, Donostia Sustapenaren energia berriztagarrien eta energiaren eraginkortasunaren clusterra ezagutaraziko da. Ondoren, clusterrei eta elkarlanerako ereduei buruzko solasaldia burutuko da, ikerketa-enpresa elkarlanak indartzeko dauden bideak argitzeko xedez. Horrez gain, Enertic eraikinera bisita bat antolatuko da. Eraikinaren diseinuaren berezitasuna eta bere izaera bio-klimatikoa, erreferentziazko berrikuntza gune bilakatzen duten bi ezaugarri nagusiak dira.
Bisitan eraikuntzaren alderdi teknikoak ezagutu ahal izango dira eta, horrez gain, sektoreko enpresei zuzenduta Eskal Eureka clusterrak aurrera daramatzan zerbitzu berritzaileei buruzko iritziak trukatzeko aukera ere izango da.

Informazio gehiagorako www.enertic.eu/eu

Enertic eraikina bideoan
: