Muga inguruko lurraldeetan jende asko bizi da bizitzaren arroak izenarekin ezagutzea komeni denaren barruan. Bertan lan egiten dute baita ere. Beraz, garrantzitsua da antzematea, enpleguari eta prestakuntzari dagokionez, zaila dela mugaz bestaldeko lankidetza aurrera eramatea. Ekimen desberdinak antolatu dira gai hauekin lotuta, muga inguruetan, enplegu bulegoen, enplegu zerbitzu publikoen, edota bertako talde eta elkarteen bidez. Baina askotan, gerturatzeko saiakera horiek bertako ekimenaren eta eragileen borondate onaren menpe aurkitzen dira.

Beraz, aukera ona izango da hitzaldi hau mugaz bestaldeko gune desberdinetan dauden esperientziak eta praktika onak identifikatzeko eta sailkatzeko eta zailtasunak nola gaindituko diren ikusteko. Izan ere, guzti honen helburua mugaz bestaldeko guneen etorkizuna zehaztean datza. Nola antolatuk dira lurraldeak lanaren merkatuan berrikuntza ahalbidetzeko? Zeintzuk dira benetan egin beharreko ekarpenak mugaz bestaldeko gune horiek indar ekonomiko potentzial bihurtzeko?

Topaketa honen barruan, PLE-k prestakuntza profesionalaren inguruko gaiak landuko dituzten hitzaldietan parte hartuko du, bereziki POCTEFA (Espainia-Frantzia-Andorra 2007-2013 Mugaz gaindiko Lankidetzarako Egitasmo Operatiboaren) programaren barruan:

          PIREFOP – Pirinioetako lanbide heziketaren helburua, prestakuntza profesionalen gardentasuna eta aintzatespena hobetzea eta Lan Heziketan berrikuntzak eta praktika onak ahalbidetzea, Espainiaren eta Frantziaren arteko kalitatezko mugaz bestaldeko lan merkatu bat garatzeko helburuarekin.

          EICT Mugaz gaindiko euro-instituto katalanak lankidetzan diharduten bi unibertsitatea garrantzitsuenak (Perpignan eta Girona) lotzen dituen mugaz gaindiko prestakuntza tresna martxan jartzea nahi du, guneko lankidetza erronka berriei erantzun bat emateko nahian.

Deskargatu programa (frantsesez)