Guztion iritziaren arabera, energia berriztagarrien aldeko apustua da. Proiektu hau Polígono 27 industrialdea modernizatzen hasteko proiektua da, gunea ekonomia berrira bideratzeko. Eraikinaren berezitasuna eta bere izaera bioklimatikoa dira zentroa berritasunaren erreferentzia bihurtuko duten bi ezaugarri.

Enertic energia berriztagarriak eta energiaren eraginkortasuna lantzen duten enpresak biltzen dituen eraikina da eta sektoreko clusterrak identifikatutako beharrei erantzuteko pentsatuta dago. Lanak 16 hileren buruan amaituko direla aurreikusten da. Eraikin bioklimatiko honek 12.000 metro karratuko azalera izango du eta 55 enpresarentzako lekua izango du, bilerak, konferentziak, prestakuntza ikastaroak, etab. egiteko espazio komunez gain. Guztira 6 solairu izango ditu.

Proiektu honen helburua energia berriztagarrien sektorean mugaz gaindiko garapenean laguntzea da. 4 153 847 €-tako aurrekontua izango duela aurreikusten den proiektu honen  %65  EGEF funtsek finantzatuko dute POCTEFA mugaz gaindiko Europako proiektuaren esparruan. Donostiako Sustapen sailaren laguntzailea izango da Frantziako Euskal Eureka Erakundea. Donostiako udalak ere parte hartuko du proiektu honetan.