“Ezagutzen al ditugu benetan museoetara joaten diren ikus-entzuleak? Ba al dakigu ze interes duten eta nola aritzen diren elkarrekintzan eskaintzen zaizkien museo proposamenekin?”. Horiek dira aurten bere bederatzigarren edizioa beteko duen kongresua antolatzera bultzatu zuten galderetako batzuk. Bertan, ikerlariek, irakasleek, museoetako zuzendariek eta herri administrazioetako ordezkariek, oraindik ere zalantza asko sortzen dituen gaiaren inguruan egin dituzten ikerketen emaitzak azalduko dituzte.

Informazio gehiago jasotzeko, sakatu hemen.

Tokia: Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Areto Nagusia. Euskal Herriko Unibertsitatea, Donostia.

Egunak: 2013ko urriaren 17 eta 18.