Astelehenean, azaroaren 3an, Diputación Provincial de Huescako eta Conseil Général des Hautes-Pyrénées-eko arduradun nagusiek, Antonio Cosculluelak eta Michel Pélieuk, era formalean sinatu zuten ‘Huesca Pirineos-Hautes Pyrénées‘ (HP-HP) Lurralde Lankidetzarako Europar Elkartea (AECT) eratzen duen akordioa.

‘Huesca Pirineos-Hautes Pyrénées’ AECTa erkidego mailako lankidetza tresna berria da, eta lurralde lankidetza proiektu eraginkorragoen sorrera eta garapena bultzatuko du, 2014-2020 epealdirako fondo europarren programazioaren ikuspegitik. Horrela, Mugaz gaindiko HP-HP Lankidetza Zentroak, izaera juridiko propioa eta finantza autonomia duen lankidetzarako tresna jasoko du.

Bi bazkideek adierazitako ideia, “Erdialdeko Pirinioa lankidetza ekonomikorako eremu bilakatzetik” igarotzen da. Bertan, Diputación Provincial de Huesca eta Conseil Général des Hautes-Pyrénées elkarrekin arituko dira lanean, ekonomia bultzatzeko, kultur enpresak mobilizatzeko eta sektore estrategikoak bultzatzeko, IKTak, nekazaritza alorreko industria, zerbitzuak eta turismoa, besteak beste. Mugaz gaindiko HP-HP Lankidetza Zentroa POCTEFA HP-HP proiektuaren barruan jarri zen martxan. Proiektu horren helburu nagusia, Erdialdeko Pirinioko mugaz gaindiko lurraldean turismoaren sektorea indartzea eta finkatzea zen.