Deialdi honen epe luzeko helburua, gazteek bizitza publikoan izan behar duten parte hartzea sutatzea eta hiritar europar aktibo eta arduratsu gisa duten potentziala bultzatzea da.

Deialdi hau Hiritarren Urte Europarraren barruan sartzen da, 2014an Europar Legebiltzarrerako hauteskundeak burutuko direla kontuan izanik. 2.040.000 € inguruko aurrekontua du eta 2013ko ekainaren 27ko eguerdiko 12:00ak arte (Bruselako orduan) egongo da zabalik.

Proiektuak aukeratzeko prozesuan “Gazteria Ekintzan” programaren lehentasun iraunkorrak izango dira kontuan, hau da:

— hiritartasun europarra;
— gazteen partaidetza;
— kultura aniztasuna;
— egoera txarragoan dauden gazteen gizarteratzea.

Deialdi horri buruzko informazio gehiagorako, sakatu hemen.