Lurralde Politika Zuzendaritza Nagusiak (DG REGIO) eta ‘Debating Europe’ plataformak, mugaz gaindiko elkarlanari buruzko online eztabaida antolatu dute. Europa mailako politika alorreko adituek, programek, proiektuek eta herritarrek bidaliko dituzten mugaz gaindiko elkarlanaren etorkizuneko erronkei buruzko galderak erantzungo dituzte ‘Debating Europe’ webgunean.

Nahi duen orok har dezake parte bere galderak bidaliz. POCTEFAko taldeak, interesatuen partaidetza errazteko, galderak bildu eta eztabaidarako plataformara bidaliko ditu. Bidali itzazu zure galderak info@poctefa.eu helbidera, gaian ‘Debating Europe’ jarriz, eta gu arduratuko gara ingelesera itzultzeaz eta bidaltzeaz. Guk baditugu batzuk jadanik!