Irailaren 11tik 28ra mugaz gaindiko Dantza Hirian dantza garaikide jaialdia ospatuko da. Bederatzigarren edizio honetan, 14 dantza konpainiak, erabat doakoak izango diren 22 ikuskizun ordu eskainiko dituzte, Baiona/Donostia Eurohirian dauden 8 udalerritako 24 hiri paisaietan.

POCTEFAren laguntzaz finantzatutako mugaz gaindiko lankidetzarako IREKI proiektuari esker Dantza Hirian jaialdia zabaldu, hobetu, garatu eta sustatu ahal izan da urtez-urte, Baiona/Donostia Eurohirian dantza garaikidearen aurrean sentsibilizatzeko, eta sorkuntzari eta hedapenari laguntzeko.

Kontsulta itzazu jaialdiaren programa osoa eta nondik norakoa hemen.