Horrela, 10.000 € banatzen dituen CTPren “Gazteria” saria, LIMITIS FORUM – Los jóvenes proponen soluciones/Les jeunes proposent des solutions/Gazteak irtenbideak proposatzen dituzte proiektuaren buru den Asociación Navarra Nuevo Futuro izenekoari eman zaio. Nafarroako, Euskadiko eta Akitaniako kideek (ikus CTPko Sariaren gunea) aurrera eraman duten proiektu horren helburua, biztanle guztiak eta gaur egungo gazteak sentsibilizatzea eta mitoak gezurtatzea da, gazteen eta helduen munduen artean dagoen tarte handia txikitu ahal izateko. Izan ere, LIMITIS FORUMek, telefono mugikorren bitartez grabaturiko bideo lehiaketa antolatuz, hezkuntza arautuko zein arautu gabeko espazioetan ari diren nerabe taldeak dinamizatu nahi ditu, Europa jasaten ari den krisialdiaren gaiaren inguruan. Amaitzeko, ekitaldi batean, lan guztiak erakutsi eta bozketa egingo da, banatuko diren bi sariak emateko (bat mugaren alde bakoitzerako). Gazteen lan guztiak www.espaciokrea.org web gunean ikusi ahal izango dira

“Artilea, Pirinioetako lurraldeen arteko lotura historikoak, ekonomikoak eta kulturalak berriztatzeko bektorea: mugaz gaindiko hurbiltasun eta osagarritasun sareen berpizkundearen alde” proiektuak jaso du “Indar biziak” ohorezko saria.
Sari horrekin, CTPk, Pirinioetako artileak bete dezakeen toki ekonomikoa, soziala, kulturala eta historikoa aintzatetsi du, horrelako proiektu baten bitartez. Midi-Pyrénées lurraldeko eta Aragoiko kideek duten helburua, Pirinioetako artileari balioa ematea da, aktore bakoitzak (hazleek, eraldatzaileek eta erosleek) probetxua atera ahal dezan. Horretarako ezinbestekoa da artilearen eraldaketaren bitartez sor daitezkeen produktuei buruzko ikerketa lana egitea. Horretarako gaia aztertu beharko da. Produktu berrien esperimentu gurutzatuak eta erakusketak egin beharko dira, eta mugaz gaindiko sare berria, merkaturatze zirkuitua eta jatorrizko izendapenaren babesa osatuko duten sareak ezarriko dira.
Informazio gehiagorako: bisita ezazu CTPren Sarien gunea.