Mugaz gaindiko erakundearen presidenteak, duela 30 urte baino gehiago erakundea sortu zenetik Jacan dagoen CTPren egoitza ezagutu zuen, eta bertan bilera izan zuen CTPko eta POCTEFAko talde teknikoarekin. Ondoren, Víctor Barrio alkateak eta udal korporazioko kideek harrera egin zioten Jacako Udaletxean, eta Hiriaren Ohorezko Liburuan sinatu zuen.

“Mugaz gaindiko elkarlana oso garrantzitsua da CTP osatzen duten lurraldeen gizarte eta ekonomia garapenerako. Europaren Egunean oso garrantzitsua da alor horretan izan ditugun aurrerapenak azpimarratzea, baina oraindik egiteko asko falta da eta, ondorioz, elkarlanean jarraitu behar dugu, Pirinioen alde batetik zein bestetik”, azpimarratu zuen CTPko presidenteak, kargua duenetik hiri horretara egin zuen lehen bisitan.

Jacara egindako bisitan, Presidenteak, hiriaren erdian, Erlojuaren Dorrean, dagoen CTPren egoitza historikoa ezagutzeko aukera ere izan zuen.