CTPko Zuzendariaren esku hartzea abenduaren 10ean izan zen, Europar Batzordeak komunikazioari eta funts europarrei buruz antolatutako “Telling the story” jardunaldien barruan.

POCTEFA programa eta bere proiektuak hedatzeko kanpainaren barruan DOCUweb sortu zen eta publizitateko on line kanpaina baten bitartez zabaldu zen.

Horrez gain, CTPtik bideo bat egin zen programa sustatzeko, POCTEFA 2007-2013ren babespean aurrera eramandako nazioarteko elkarlan proiektu batzuen adibideekin.

Cristina Pratek, datozen urteetarako komunikazio erronken aurrerapenarekin eta jarraitu beharreko ildoekin eman zion amaiera aurkezpenari, Europar Batasunak egindako ekarpenak lurraldeek eta bertako biztanleek ongi ikusten dituztela bermatzeko helburuz.