Pirinioetako Lan Elkarteak (CTP) bere XXXIV. Osoko Kontseilua egingo du 2016ko azaroaren 10ean Bordelen (Bordeaux). Nouvelle-Aquitaine lurraldeak jasotzen du ekitaldi hori, 2017ko azarora arte duen CTPko txandakako presidentziaren barruan.

Goizeko 09:00etatik 13:00etara Bordelen egingo den ekitaldiaren barruan, CTP osatzen duten zazpi lurraldeetako (Nouvelle-Aquitaine, Occitanie / Pyrénées-Méditerranée, Euskadi, Navarra, Aragón, Catalunya eta Andorrako printzerria) “Presidenteen Adierazpen Bateratua” sinatuko da. Horrez gain, ordezkariek mahai inguru batean hartuko dute parte.

Horrela, CTPko lurraldeek beraien konpromisoa berresten dute urtero “Presidenteen Adierazpen Bateratuaren” bitartez, eta jarraipena ematen diote Pirinioetako Lan Elkartearen lanari. CTPk hiru hamarkada baino gehiago daramatza Pirinioen interesak defendatzen eta inguru hori osatzen duten lurraldeen arteko mugaz gaindiko lankidetza bultzatzen.

Horrez gain, Osoko Kontseiluan, CTPren estrategia aurkeztuko du Jean-Louis Valls zuzendariak, eta beste mendikate batzuk dituzten mugaz gaindiko erronkak ezagutuko dira, Jean Peurony Mugaz gaindiko Misio Operatiboko (MOT) zuzendari nagusiak eta Jean Rubio misioaren arduradunak egingo duten azalpenaren bitartez. Idoia Arauzo Aldaketa Klimatikoaren Pirinioetako Behatokiko (OPCC) arduradunak, Pirinioetako Lan Elkartearen ekimen horren lana azalduko du, Hervé Le Treut klimatologoaren, GIECeko (Klimaren bilakaerari buruzko gobernu arteko aditu taldea) kidearen esku-hartzearekin.

Ekitaldia streaming-ez jarraitu ahal izango dela gogoratu behar dizugu. Izena ematea ez da ezinbestekoa da izena ematea plenario2016.ctp.org webgunearen bitartez. 

CTPren Osoko Kontseiluaren ondoren, Mugaz gaindiko lankidetzari buruzko POCTEFA programako proiektuen 2. deialdiaren aurkezpen Mintegia etorriko da. Mintegi horri buruzko informazioa programaren webgunean aurki daiteke.