3 ekintza ardatzetan zentraturik dagoen deialdi horren helburuak honako hauek dira:

• Zientzia eta teknologia alorretako ikerketa eta laguntza sare tematikoak garatzea eta finkatzea, ikerketa egitasmo komunen garapenaren bitartez: Sareak Ardatza (A modalitatea).
• Ikerlarien mugikortasuna bultzatzea, prestakuntza eta ikerketa talde sareen eraketa sustatzeko: Mugikortasun Ardatza (B modalitatea).
• Zientzia eta teknologia alorretako egitasmo berritzaileen burutzapena finantzatzea, CTP-ko lurralde guztietako unibertsitateen, teknologia zentroen eta enpresen arteko elkarlana bultzatuz: Ikerketa Egitasmo Ardatza (C modalitatea).

Kandidatura espedientea aurkezteko beharrezkoa den dokumentazioa lurraldeetako bakoitzerako prest egongo da. Espedienteak balioztatzeko eta lurralde bakoitzeko zerbitzuetara bidaltzeko azken eguna 2013ko uztailaren 12a izango da.

Proiektuan parte hartzen duen lurralde bakoitzean aurkeztu beharko da kandidatura espedientea. Adibidez: A proiektuan Kataluniako 3 kidek, Midi-Pyrénéetako kide batek eta Andorrako 2 kidek parte hartzen badute, formulario bat bete beharko da Kataluniarako, beste bat Midi-Pyrénéetarako eta beste bat Andorrarako.

Deialdiaren araudia frantsesez edo gaztelaniaz jaitsi ahal izango da.

LURRALDEAK

Modalitateak

Espedientearen aurkezpena

Andorra

A, B eta C

Bokaera: uztailaren 12an
www.recerca.ad

Aragoi

A, B eta C

Epea: uztailaren 4tik – 22ra

http://www.aragon.es/DepartamentosOrganismosPublicos/Departamentos/IndustriaInnovacion/AreasTematicas/Investigacion/BecasSubvencionesPremios/ci.03_Comunidad_Pirineos.detalleDepartamento?channelSelected=d45aa46f92c3a210VgnVCM100000450a15acRCRD


 

Akitania

A eta C


Bokaera: uztailaren 12an
http://les-aides.aquitaine.fr/article397.html

Katalunia

A eta B

Epea: uztailaren 6tik – 22ra
http://www10.gencat.cat/agaur_web/AppJava/castellano/a_beques_cercador.jsp?cercar=1&keyword=ctp

Euskadi

A, B (A modalitatearen bitartez) eta C modalitateak

Epea: ekainaren 19an– uztailaren 22an 

http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-5552/es/contenidos/informacion/dib4/es_2035/proiektuak_pirineoak_c.html

Languedoc-Roussillon

C.


Bokaera: uztailaren 12an
http://www.laregion.fr/62-appels-a-projets

Midi-Pyrénées

A, B eta C


Bokaera: uztailaren 12an
http://www.midipyrenees.fr/Appel-a-Projets-Recherche-de-la-CTP

Nafarroa

/

/