Bi kategoria hauetako batean parte hartzeko aukera izango duzu:
– « gazteria» kategoria: CTPan kokatuta dagoen bigarren mailako hezkuntza edo lanbide heziketa irakasten duen zentroa, erakunde bat, kultur-gune bat, gaztetxe bat izaten bazara eta gazteriaren aldeko mugaz gaindiko ekimenetan parte hartzen baduzu, CTPko “Gazteria” saria zure zain daukazu…Baliteke zure proiektua aurrera eramateko 10 000 €¬-tako saria eramateko aukera edukitzea!
– « Indar biziak» kategoria: Mugaz gaindiko proiektuetan parte hartzen duten lurraldeko gainontzeko eragileentzako. Ez izan zalantzarik “Indar Biziak” kategorian izena emateko orduan “ CTP lurraldeko eragile dinamikoena” saria lortzeko helburuarekin.
Parte hartzeko, ez ahaztu zuen izen emate idazkia 2013ko abustuaren 30 baino lehen entregatu behar dela. Laster, CTPko sariekin lotutako informazio guztia aurkituko duzu CTPko webguneko CTPko Saria atalean.