Ludovic Lareyniek, CTP Partzuergoko POCTEFAko proiektu kudeatzailea izan da aurkezpenaren arduraduna, eta POCTEFA programaren kudeaketa alorreko agintari gisa betetzen duen tokia azpimarratu du, programaren zenbait alderdiri buruzko zenbait alderdi argituz (lurraldea, lehentasunezko ardatzak, ekintzak, erronkak eta proiektuak…), eta baita kudeaketarekin erlazionaturiko ezaugarri bereziak ere. Izan ere, ezinbestekoa da mugaz gaindiko ekintzak duen errealitatea eta hartzen dituen forma desberdinak erakustea. Baina, guretzat, oso esperientzia aberasgarria da, alde batetik, jendearen aurrean gure burua aurkezteko aukera dugulako, eta bestetik, ikasle horiek mugaz gaindiko erlazioen alorreko etorkizuneko profesionalak izango direlako.
Horrez gain, bilera bat antolatu da UPVDko proiektu arduradunekin, egungo programan oinarrituz ikasleei ikuspegi zehatzagoa eman ahal izateko.