INTERACT Sareak, Europar Batzordearen laguntzarekin, elkarlanerako programa guztien artean Europa mailako ekitaldia antolatzea proposatu du, jende guztiaren aurrean ezagunagoa izan dadin. Horrela, CTP-ak, POCTEFA programa europarreko kudeaketa agintaritza gisa, partenariatu guztiarekin elkarlanean, “Muga, elkarlanerako gunea” arte lehiaketa antolatu du. Lehiaketak 3000 € arteko hiru sari banatuko ditu arte materialean edo prestakuntzan. Ondoren, izen bera eramango duen erakusketa POCTEFA lurraldeko zenbait aretotara helduko da, Pirinio inguruko artista gazteen talentua erakutsiz. Erakusketa horrek, lehiaketara aurkeztutako 20-25 artelan hoberenak bilduko ditu, eta, horrez gain, POCTEFAren egitasmoei buruzko kartelak jasoko dituen sekzio didaktikoa eta POCTEFAri eta bere egitasmoei buruzko 4-5 minutuko bideoa ere izango ditu.
Lehiaketari buruzko informazio osoagoa jasotzeko, lehiaketaren araudia osoaz gain, bisitatu CTP-aren web gunea.