Puigcerdàn dagoen Cerdañako mugaz gaindiko ospitaleak irailaren 19an ireki zituen bere ateak. Ekipamendu hori mugaz gaindiko Europako lehenbiziko osasun etxea da, eta Espainiako eta Frantziako pazienteei emango die zerbitzua.

HTC, FEDER funtsen laguntzaz, Pirinioetako Lan Elkarteak kudeatzen duen lankidetzarako programaren (Espainia-Frantzia-Andorra Lurralde Lankidetzarako Programa Operatiboa POCTEFA) bitartez finantzatutako proiektu garrantzitsuenetakoa da.

Osasun zentro berriak Frantziako eta Espainiako Cerdañako 30.000 herritarri baino gehiagori (150.000 opor garaian) emango die zerbitzua, eta osasun alorreko mugaz gaindiko lanbide heziketa alorreko plan komunaren ezarpena eragingo du.

Irrikaz gaude inaugurazio ofizialaren zain!